2016(e)ko urriaren 23(a), igandea

Interneten existitzen diren lizentziak.

Orain, interneten existitzen diren lizentzien inguruan hitz egingo dut eta ausnarketa honi hasiera emateko Copyright-ari buruz hitz egiten hasiko naiz.

Copyrighta edo egile eskubideak lan baten egile edo egileei, edozein lana izanda, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzo bat da. Lanak sarean publikatzen direnean jabeak eskubide hori jasotzen du, baina hiltzen den egonetik 70 urte pasatzen direnean lan hori jabetza publikoa izatera pasatzen da. Gainera, Copyrightak, lanaren jabeari, kopiak egiteko eskubidea eta kopien gaineko kontrolaren eskubidea ematen dio. Hau da, Copyrighta sorkuntza lanak egin dituztenek beraien obrak babesteko eta lanaren jabegoa dutela adierazteko sortu den legezko formula da. Hasiera batean, bakarrik liburuen gaineko eskubideak hartzen zituen baitan, baina gaur egun jabego intelektual edo artistiko guztiak babesten ditu.

Copyright eskubidea XX. mendetik aurrera hasi zen erabiltzen batez ere. Aurretik sorturiko oso lan gutxi daude babestuta eta horrela ondare publikoa osatzen duten liburu, musika eta abar lan daude. Berez, Copyrighta edo jabetza eskubidea ez dira beharrezkoak, baina pertsona batek lan bat argitaratzen duenen eskubide horiek dituela aintzat ematen da.

Nahasketak ematen dira Copyringth eta patenteen artean eta bien arteko bereizketa argi geratu behar da. Alde batetik, patenteak asmakizunak eta aurkikuntzak babesten ditu eta bestetik, Copyrigtha jabeen lan propioak.

Lizentzia libreak erabiltzaileei zenbait eskubide eskaintzen dizkieten lizentziak dira. Hauen ezaurragi nagusiena jabeak gainontzeko erabiltzaileei bere lana erabiltzeko askatasun osoa uzten diela da. Gainera, erabiltzaileek lana modifika dezakete jabeari inongo baimenik eskatu gabe eta nahi adina alditan kopia dezakete. Lizentzia libreak beharrezkoak dira askoz askatasun handiagoa ematen dutelako, baina zenbait lanetarako agian ez dira gomendagarriak.

IKASYS

Zientzia eta gizarte irekia.

2016(e)ko urriaren 15(a), larunbata

Portafolioen inplementazioa.

Portafolio elektroniko bat eratzeko lehenengo pausua Gmail-eko kontu bat sortzea da. Ondoren, blog bat sortu behar da bakoitzaren datu pertsonalekin eta bertan egindako lanak edo gainontzekoekin amankomunean jarri nahi dena argitaratuko da.

Bigarren pausu hau egin ondoren, bakoitza bere portafolio elektronikoaren jabea izango da. Portafolioaren itxuran eta edukietan nahi diren aldeketa guztiak egin ahal dira, portafolioari nahi den erabilera emanez. Adibidez, egindako lanak portafoliora igo ahal dira irakasleak ikusi eta kalifikatzeko. Honetaz gain, espazio personal bat ere dago eta bertan interesatzen zaiguna gainontzekoekin partekatzeko aukera dugu.

Portafolioa interneten eskugarri dagoen gune bat izan arren, pribatitasuna eman ahal diogu, hau da, bakarrik guk nahi ditugun pertsonei baimena eman ahal diegu portafolioa ikus dezaten. Lan egiteko tresna honen helburu nagusia, ikasle bakoitzak kurtsoan zehar egindako lanetan egiten dituen arrerapenak ikustea da. Eta bai irakasteko, bai ikasteko aukera ezberdinak eskaintzen ditu.

Bukatzeko, portafolio elektronikoa tresna berri bat da, hortaz, jakin-mina sortzen die gehiengo ikasleei, tresna hau erabiltzeko gogoa sortuz. Geroz eta indar gehiago hartzen ari den tresna da.

Zer da portafolio bat?

Portafolioa hezkuntzarako proposamen ezberdina eta teknologia egokiaren arteko konbinazioa da,  hau da, hezkuntzarako tresna didaktiko malgua, irakaskuntza modadalitateei eta ebaluazioei alternatiba ezberdin bat eskaintzeko gai delako. Beste modu batera esanda, portafolio elektroniko bat irakaskuntza, ikaskuntza, ebaluaketa eta autoebaluaketarako tresna da. Ikasleentzat baliogarria da beraien lanak bertan biltzen dituztelako eta irakasleentzat baliogarria da ikasleen lanak modu errazago eta erosogo batez ebaluatzeko aukera ematen dielako

Portafolioaren helburua, ikasleak ikasteko materiala kontrolpean edukitzea da. Bakoitzak bere lanak gordetzeko eta antolatzeko tresna da, hau da, ebaluaketan zehar egidako lan guztien bilduma da.

Gainera, portafolioak zenbait abantaila ditu. Hasteko, ikaskuntzaren inguruko informazio ugari eskaintzen du. Lanen antolaketa eta garapenean ikasle, zein irakaslearen inplikazioa eskatzen du. Egindako lanen emaitza zure ikaskide eta irakasleekin partetatzeko aukera ematen du. Eta azkenik, oso motibagarria den osagai bat dauka. Motibagarria dela esaten da ikasleak bere lana eta ahaleginen garapena ikusten duelako.

Portafolio elektroniko hauetan inforamazioa formatu ezberdinen bitartez eskeini daiteke. Elementu fotografikoak, bideoak, audioak eta bestelakoak jar daitezke. Honek, baliabide anitzak eskaintzen ditu lan bat egiterako orduan.

2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

Folksonomia.

Folksonomia etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da eta Software sozialetan erabiltzen da (Flickr, Tagzania, adibidez).
Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera ezberdintasun nagusia da.
Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera, bi folksonomia mota bereiz daitezke:
  • Folksonomia estua (narrow folksonomy): Mota honetako sistemetan erabiltzaile bakoitzak bere edukiak baino ez ditu etiketatzen, eta ondorioz, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen du. Adibidez, Flickr-en erabiltzaile bakoitzak norberak igotako irudiak bakarrik etiketatzen ditu.
  • Folksonomia zabala (broad folksonomy): Sistema hauetan erabiltzaile guztiek dute elementu guztietan etiketak gehitzeko aukera. Ondorioz, erabiltzaile askok elementu berbera etiketa dezakete, honekiko informazio gehiago eskainiz. Zenbat eta erabiltzaile gehiagok elementu beraren etiketatzean parte hartu, dagozkion etiketa nagusien portzentaia konbergitzen doala esan ohi da. Honen adibide, Delicius da.

Nola jartzen dira gadgetak?

Gure blogean "Gadget" deituriko elementuak jar ditzazkegu. Horretarako, ondorengo pausu hauek jarraitu behar dira:
  1. Blogeko "Diseinu" atalean sartu.
  2. Blogeko diseinuan agertzen den "Gehitu gadgeta" estekan klikatu.
  3. Agertuko den zerrendan nahi dituzun gadgetak aukeratu.

2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

Nola eta zertarako jartzen dira etiketak?

Etiketak zure bloggeko sarrerak antolatzeko erabiktzen dira eta ondorengo arau hauek jarraitu behar dituzte:
  • Sarrera deskribatu behar dute.
  • Hitza bakarrez osaturik egon behar dute.
  • Koma erabilita nahi ditugun etiketa guztiak jarri ahal dizkiegu sarrerei.
Hauek dira etiketa bat jartzeko jarraitu beharreko pausuak:
  • Sarerrak egiteko pantaila ireki.
  • Eskuineko aldean dagoen "etiketa"gelaxkan klikatu.
  • Behar adina etiketa jarri. 
Honako adibidean argiago ikus daiteke:

Berria.eus