2016(e)ko urriaren 15(a), larunbata

Zer da portafolio bat?

Portafolioa hezkuntzarako proposamen ezberdina eta teknologia egokiaren arteko konbinazioa da,  hau da, hezkuntzarako tresna didaktiko malgua, irakaskuntza modadalitateei eta ebaluazioei alternatiba ezberdin bat eskaintzeko gai delako. Beste modu batera esanda, portafolio elektroniko bat irakaskuntza, ikaskuntza, ebaluaketa eta autoebaluaketarako tresna da. Ikasleentzat baliogarria da beraien lanak bertan biltzen dituztelako eta irakasleentzat baliogarria da ikasleen lanak modu errazago eta erosogo batez ebaluatzeko aukera ematen dielako

Portafolioaren helburua, ikasleak ikasteko materiala kontrolpean edukitzea da. Bakoitzak bere lanak gordetzeko eta antolatzeko tresna da, hau da, ebaluaketan zehar egidako lan guztien bilduma da.

Gainera, portafolioak zenbait abantaila ditu. Hasteko, ikaskuntzaren inguruko informazio ugari eskaintzen du. Lanen antolaketa eta garapenean ikasle, zein irakaslearen inplikazioa eskatzen du. Egindako lanen emaitza zure ikaskide eta irakasleekin partetatzeko aukera ematen du. Eta azkenik, oso motibagarria den osagai bat dauka. Motibagarria dela esaten da ikasleak bere lana eta ahaleginen garapena ikusten duelako.

Portafolio elektroniko hauetan inforamazioa formatu ezberdinen bitartez eskeini daiteke. Elementu fotografikoak, bideoak, audioak eta bestelakoak jar daitezke. Honek, baliabide anitzak eskaintzen ditu lan bat egiterako orduan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Berria.eus