2016(e)ko urriaren 23(a), igandea

Interneten existitzen diren lizentziak.

Orain, interneten existitzen diren lizentzien inguruan hitz egingo dut eta ausnarketa honi hasiera emateko Copyright-ari buruz hitz egiten hasiko naiz.

Copyrighta edo egile eskubideak lan baten egile edo egileei, edozein lana izanda, legediak eskaintzen dien arau eta baldintza multzo bat da. Lanak sarean publikatzen direnean jabeak eskubide hori jasotzen du, baina hiltzen den egonetik 70 urte pasatzen direnean lan hori jabetza publikoa izatera pasatzen da. Gainera, Copyrightak, lanaren jabeari, kopiak egiteko eskubidea eta kopien gaineko kontrolaren eskubidea ematen dio. Hau da, Copyrighta sorkuntza lanak egin dituztenek beraien obrak babesteko eta lanaren jabegoa dutela adierazteko sortu den legezko formula da. Hasiera batean, bakarrik liburuen gaineko eskubideak hartzen zituen baitan, baina gaur egun jabego intelektual edo artistiko guztiak babesten ditu.

Copyright eskubidea XX. mendetik aurrera hasi zen erabiltzen batez ere. Aurretik sorturiko oso lan gutxi daude babestuta eta horrela ondare publikoa osatzen duten liburu, musika eta abar lan daude. Berez, Copyrighta edo jabetza eskubidea ez dira beharrezkoak, baina pertsona batek lan bat argitaratzen duenen eskubide horiek dituela aintzat ematen da.

Nahasketak ematen dira Copyringth eta patenteen artean eta bien arteko bereizketa argi geratu behar da. Alde batetik, patenteak asmakizunak eta aurkikuntzak babesten ditu eta bestetik, Copyrigtha jabeen lan propioak.

Lizentzia libreak erabiltzaileei zenbait eskubide eskaintzen dizkieten lizentziak dira. Hauen ezaurragi nagusiena jabeak gainontzeko erabiltzaileei bere lana erabiltzeko askatasun osoa uzten diela da. Gainera, erabiltzaileek lana modifika dezakete jabeari inongo baimenik eskatu gabe eta nahi adina alditan kopia dezakete. Lizentzia libreak beharrezkoak dira askoz askatasun handiagoa ematen dutelako, baina zenbait lanetarako agian ez dira gomendagarriak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Berria.eus