2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

Folksonomia.

Folksonomia etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da eta Software sozialetan erabiltzen da (Flickr, Tagzania, adibidez).
Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera ezberdintasun nagusia da.
Thomas Vander Walek egindako sailkapenaren arabera, bi folksonomia mota bereiz daitezke:
  • Folksonomia estua (narrow folksonomy): Mota honetako sistemetan erabiltzaile bakoitzak bere edukiak baino ez ditu etiketatzen, eta ondorioz, elementu bakoitza pertsona bakarrak definitzen du. Adibidez, Flickr-en erabiltzaile bakoitzak norberak igotako irudiak bakarrik etiketatzen ditu.
  • Folksonomia zabala (broad folksonomy): Sistema hauetan erabiltzaile guztiek dute elementu guztietan etiketak gehitzeko aukera. Ondorioz, erabiltzaile askok elementu berbera etiketa dezakete, honekiko informazio gehiago eskainiz. Zenbat eta erabiltzaile gehiagok elementu beraren etiketatzean parte hartu, dagozkion etiketa nagusien portzentaia konbergitzen doala esan ohi da. Honen adibide, Delicius da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Berria.eus