2016(e)ko urriaren 15(a), larunbata

Portafolioen inplementazioa.

Portafolio elektroniko bat eratzeko lehenengo pausua Gmail-eko kontu bat sortzea da. Ondoren, blog bat sortu behar da bakoitzaren datu pertsonalekin eta bertan egindako lanak edo gainontzekoekin amankomunean jarri nahi dena argitaratuko da.

Bigarren pausu hau egin ondoren, bakoitza bere portafolio elektronikoaren jabea izango da. Portafolioaren itxuran eta edukietan nahi diren aldeketa guztiak egin ahal dira, portafolioari nahi den erabilera emanez. Adibidez, egindako lanak portafoliora igo ahal dira irakasleak ikusi eta kalifikatzeko. Honetaz gain, espazio personal bat ere dago eta bertan interesatzen zaiguna gainontzekoekin partekatzeko aukera dugu.

Portafolioa interneten eskugarri dagoen gune bat izan arren, pribatitasuna eman ahal diogu, hau da, bakarrik guk nahi ditugun pertsonei baimena eman ahal diegu portafolioa ikus dezaten. Lan egiteko tresna honen helburu nagusia, ikasle bakoitzak kurtsoan zehar egindako lanetan egiten dituen arrerapenak ikustea da. Eta bai irakasteko, bai ikasteko aukera ezberdinak eskaintzen ditu.

Bukatzeko, portafolio elektronikoa tresna berri bat da, hortaz, jakin-mina sortzen die gehiengo ikasleei, tresna hau erabiltzeko gogoa sortuz. Geroz eta indar gehiago hartzen ari den tresna da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Berria.eus